Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2024ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
659

2/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Álvaro Iruin Sanz jaunak, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente izateari uzten diola deklaratzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 966/2007 Ebazpenaren bidez (azaroaren 26ko EHAA, 227. zenbakia), Álvaro Iruin Sanz jauna Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Álvaro Iruin Sanz jauna Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea eta, balio data 2024ko otsailaren 3ko lanaldia amaitu ondorengoa izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritzari jakinaraztea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala