
26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
622
IRAGARKIA, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2023ko azaroaren 30eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez eskatzen da 01 SEK 2023-9 prozedurari lotutako dokumentazioa aurkezteko, eta ohartarazten da horrela egiten ez badu hertsapen-isuna jarri ahal izango dela.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Hamabost egun balioduneko epea ezarri da ebazpenean xedatutakoa betetzeko. Epe bera dago espedientea aztertzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako alderdi interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 24koa.
Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.
RSS