
26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
621
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Ondarroako portuan (Bizkaia) jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakidaren eskaera jendaurrean jartzeko dena.
Portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakidak emateko prozedura, besteak beste, arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da eskabide hau:
Espedientea: 01243/2023/0G.
Eskatzailea: Frigorífica Santa Clara, SA. Helbidea: Egidazu Kaia 15, 34. atala (48700 PK).
Eskaeraren xedea: jabari publikoa okupatzea hozteko ura hartzeko eta bultzatzeko hodiekin, bai eta airetik eramateko hodiekin ere itsasontziei izotz-zerbitzua eman dakien.
Eremu geografikoa: Ondarroa (Bizkaia).
Hori guztia argitara ematen da pertsona orok jakin dezan, eta eskabidea aztertu ahal izan dezan, hain justu ere Bizkaiko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Elkano kalea 3, Bilbao).
Egoki iritzitako alegazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 24a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.
RSS