Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
620

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 388/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Funtzio Publikoko zuzendariak agindu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

388/2023 prozedura laburtua. Funtzio Publikoaren sailburuordearen ekainaren 1eko Ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Funtzio Publikoaren zuzendariaren maiatzaren 19ko 043/2023 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Azken ebazpen horren bidez, iraupen jakineko lanari buruzko esparru-akordioa aplikatzeari buruzko 1999ko martxoaren 18ko eskaera ezetsi zen.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala