Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
619

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 251/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

251/023 prozedura laburtua. Prozedura horretan, Confederación Sindical ELAk errekurtsoa jarri zuen Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden Oinarrizko Eskalako agente eta agente 1. kategorietako eta Ikuskapen Eskalako ofizialorde eta ofizial kategorietako lanpostuak (250) merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 18a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala