Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
617

AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen baitira.

Bat etorriz Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4.,5., eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatutako legea garatzen du– eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin, eta Kristau Eskolaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe pribatuetako taldearen ordezkariak izan diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea:

– Eva Rodriguez Salcedo andrea, Diego Bande Cordero jaunaren ordezko.

– Agustín Eizagirre Agote jauna, María Eugenia Iparragirre Bemposta andrearen ordezko.

2. artikulua.– Haien ordez, honako pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, ikastetxe pribatuetako taldearen ordezkari gisa:

– Fernando Casas Gallego jauna izendatzea, Diego Bande Cordero jaunaren ordezko.

– Nerea Belategui Arenaza andrea izendatzea, María Eugenia Iparragirre Bemposta andrearen ordezko.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala