Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
616

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Mungiako (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko abenduaren 20ko Aginduaren gaztelaniazko testuan. Agindu horren bidez, Mungiako (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio (2024ko urtarrilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zk). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/104 (2/2) orrialdean, lehenengo ebazpenean,

hau dio:

«– Educación Infantil 1.º ciclo: 6 unidades con la siguiente capacidad:

• Una unidad para niñas y niños de 1 a 2 años, con capacidad para 8 puestos escolares.»

baina hau esan behar du:

«– Educación Infantil 1er ciclo: 6 unidades con la siguiente capacidad:

• Una unidad para niñas y niños de 0 a 1 año, con capacidad para 8 puestos escolares.»


Azterketa dokumentala