
26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
605
AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 25ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010/86) izendapen askeko sistema bidez betetzeko deialdi publikoa.
Urtarrilaren 21ean, hutsik geratu da Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010 kodea, 86 dotazioa). Beraz, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du deialdi bat egitea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko.
OINARRIAK
Lehenengoa.– Funtzionarioek bete ahal izango dute agindu honen bidez iragartzen den lanpostua, baldin eta agindu honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Bigarrena.– Hautagaiek Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideetan, datu pertsonalak eta egungo destinoa adierazi beharko dituzte.
Hirugarrena.– Hautagaiek «curriculum vitae» bat aurkeztu beharko dute idazkiarekin batera. Bertan, honako hauek jasoko dira:
a) Titulu akademikoak.
b) Zer lanpostu bete duten Administrazio Publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan.
c) Zer ikasketa eta ikastaro egin dituzten, zer hizkuntza dakiten, eta zer beste merezimendu adierazi nahi duten.
Eskabidearekin batera, hautagaiek aurkeztu beharko dituzte eskatutako baldintzak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak. Halaber, egoki iritzitako argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahal izango dute.
Laugarrena.– Deialdi hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta hurrengo egunetik aurrera.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 25a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria.
– Kodea: 520010.
– Dotazioa: 86.
– Lekua: Zerbitzu Zuzendaritza – Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila.
– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoa: C1 edo C2.
– Lanpostu-mailako ordainsari osagarria: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2018-10-31.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan karrerako funtzionario izatea, zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian.
– Administrazio-eskalako edo Administrari Laguntzaileen eskalako kide izatea.
– Era berean, baldin eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak nahitaezko eszedentzian badaude, beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuak ematen ari badira edo etendura egoeran edo borondatezko eszedentzian baudaude eta zerbitzu aktibora itzulzen badira, prozesuan parte hartu ahal izango dute.
RSS