Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
604

AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 29koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikatu behar diren gainerako arauetan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditu nahikoa dagoenez gero, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Adrián Fernández Rivas jauna Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Teknologia Berrien eta Informazioaren 5260 kodeko eta 2. dotazioko aholkulari izendatzea, zuzendari mailarekin.

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren barnean atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 artikuluetan jasota dauden xedapenetako bat edo beste edo guztiak aplika diezazkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-eginkizunaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi izendapen hori lehenago indargabetzeko aukera.

Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 29a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala