
26. zk., 2024ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
603
AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 29koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Konsumo Saileko behin-behineko langilea kargugabetzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluko xedapenak aplikatuta, kargugabetze hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Jesús Enrique del Hoyo Enríquez jauna Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Teknologia Berrien eta Informazioaren Gizartearen aholkulariaren kargutik kentzea (5260 kodea, 2. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargugabetze honek 2024ko otsailaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 29a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.
RSS