Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
578

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 17koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen den «Zornotza-Bermeo lineako 28+304 eta 28+329 KPen artean dagoen ezponda egonkortzeko eraikuntza proiektua».

«Zornotza-Bermeo lineako 28+304 eta 28+329 KPen artean dagoen ezponda egonkortzeko eraikuntza proiektua» euste-elementu batzuk jartzeko helburuarekin sortu da. Izan ere, denboran zehar etengabe izan dira erorketa txikiak, blokeen erorketak eta ezegonkortasunak, eta horiek minimizatzea da helburua.

XX. mende erdialdean eraiki zen trenbide hori. Kostaldeko itsaslabarren hegaletik igarotzen da eta tunel batzuk ditu. Hasieran, eremu horretako inausketek ez zuten euste-sistemarik, baina urteetan zehar hobetzeko hainbat jarduketa egin dira, eraikuntza proiektu honen bitartez diseinatu nahi direnaren antzekoak.

Lanak argi eta garbi bereizitako bi eremu edo zatitan egingo dira, Bermeoko geltokiaren inguruan, Zornotza-Bermeo linearen amaieran. Eremu horiek 11. tunelak bereizten ditu geografikoki.

Jarraian, jarduketa-eremuak adieraziko ditugu:

– 1. zatia: 11. tuneleko ekialdeko ahoa. 28+200 KPren inguruan. Jarduketa aho horren aurreko eta alboko (ezkerreko) ezpondaren eremuan egingo da gutxi gorabehera.

– 2. zatia: 12. tunelaren ekialdeko ahoa, 28+311 eta 28+329 KPen artean. Aipatutako ahoaren alboko ezpondan (ezkerrekoan, KPren aurrera egiteko noranzkoan dagoenean) eta aurrekoan.

Proiektua egikaritzeko aurrekontua hirurehun eta laurogeita hamahiru mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamahiru zentimokoa (393.997,53 euro) da. Horrek esan nahi du lizitaziorako oinarrizko aurrekontua bostehun eta hirurogeita zazpi mila hirurehun eta hamazazpi euro eta lau zentimokoa (567.317,04 euro) dela, BEZa barne; eta Administrazioak horren berri izateko aurrekontua: laurehun eta laurogeita zortzi mila zortziehun eta hirurogeita bat euro eta sei zentimo (488.861,06 euro) BEZik gabe.

Obrak egiteko bi (2) hilabeteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

Organo honek eskumena du trenbide sareko proiektuak egiteko eta onartzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2021eko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2 b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– «Zornotza-Bermeo lineako 28+304 eta 28+329 KPen artean dagoen ezponda egonkortzeko eraikuntza proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, bostehun eta hirurogeita zazpi mila hirurehun eta hamazazpi euro eta lau zentimokoa (567.317,04 euro) da, eta obrak egiteko epea bi (2) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena.– Eraikuntza proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 17a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala