Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
577

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2023ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2023ko deialdia egin zen.

Aipatutako aginduaren zortzigarren oinarrian ezarritakoa behar bezala betetzeko, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez esleitu dira eskatutako laguntzak.

Hori dela eta, ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, eta bat etorrita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen baitu) 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren apartatuan xedatutakoarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honen eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2023ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 25a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
ZIURTATUTAKO NEKAZARITZA EKOLOGIKORAKO TRANTSIZIORAKO LAGUNTZAK. ONURADUNAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala