Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
572

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketari buruzko 2023ko abenduaren 1eko Ebazpena zuzentzekoa.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 19ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko. Plaza horietako bat 34. zenbakiduna zen, erakundearen barruko kudeaketan AGC8L1-D00051-29 kodearekin identifikatzen dena, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika jakintza arlokoa.

Bigarrena.– Deialdiko oinarrien II. eranskinean epaimahaiko kideen berri ematen da, eta akats bat antzeman dugu, Asier Romero Andonegui Batzorde Titularrean eta Ordezko Batzordean, bietan, agertzen delako.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko emandako ebazpena dela bide (2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Batzorde titularra eta ordezko batzordea zuzentzea barne kudeaketarako AGC8L1-D00051-29 kodeaz identifikatutako plazari, 2021eko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren II. eranskinean:

hau dioen lekuan:

«34.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakaslego Agregatua. Jakintza arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Kodea: AGC8L1 - D00051-29.

Batzorde titularra:

Melinda Dooly Owenby. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

Gotzon Ibarretxe Txakartegi. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Pedro Antonio Férez Mora. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Murtziako Unibertsitatea.

Asier Romero Andonegui. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

María Remedios Sánchez García. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

María Camino Bueno Alastuey. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Pedro Guijarro Fuentes. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.

María Dolores García Pastor. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Valentziako Estudi General Unibertsitatea.

Asier Romero Andonegui. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Jon Batti Kortazar Uriarte. Unibertsitateko Katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.»

beste hau esan behar du:

«34.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakaslego Agregatua. Jakintza arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Kodea: AGC8L1 - D00051-29.

Batzorde titularra:

Melinda Dooly Owenby. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

Gotzon Ibarretxe Txakartegi. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Pedro Antonio Férez Mora. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Murtziako Unibertsitatea

María Camino Bueno Alastuey. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Jon Batti Kortazar Uriarte. Unibertsitateko Katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Pedro Guijarro Fuentes. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.

María Dolores García Pastor. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Valentziako Estudi General Unibertsitatea.

Asier Romero Andonegui. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Maria Del Carmen Encinas Reguero. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Maria Remedios Sánchez García. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.»

Bigarrena.– Jakinaraz bekio erabaki hau dagokion sailari eta argitara bedi unibertsitatearen webgunean (Irakasleak-Tramitean diren deialdiak). Har beza kontuan hala dagokion Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuko atalak.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2024ko urtarrilaren 24a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala