Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
568

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 12koa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, zeinaren bidez interesduna epatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 544/2023 prozedura arruntean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, 544/2023 prozedura arruntean ezin izan denez epatzea egin, iragarki honen bidez jakinarazten zaio ondoren aipatzen den jabeari.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea bidaltzea erabaki du:

544/2023 prozedura arrunta; horren bidez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko ekainaren 13ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko martxoaren 20ko Aginduaren aurkako berraztertze-errekurtsoa; eta azken agindu horren bidez, Zaldibarko zabortegiko larrialdi-obren As Built proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko espedienteak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartu zen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ondoren adierazten den prozeduran epatzen da interesduna, bere interes legitimoen defentsan ager dadin, egoki baderitzo, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 12a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala