Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
561

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 1/2024 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

1/2024 prozedura arrunta. Prozedura horretan, errekurtsogile batek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 2ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, baztertuta geratu zen 2021eko abenduaren 27an (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9 zk.) deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraz.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2024ko urtarrilaren 22a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala