
24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
555
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 26koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez 2024ko urtarrilaren 10eko Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen diren. Ebazpen horretan, aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman eta onura publikoko deklarazioa ematen zen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.
AURREKARIAK
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2024ko urtarrilaren 10eko Ebazpenean akatsak atzeman dira. Ebazpen horretan aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman eta onura publikoko deklarazioa ematen zen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 19an. Akatsak bai aurrekarietan bai ebazpenaren atalean daude.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hori izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak xedatzen duenez, «Administrazio publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 15eko 97/2009 Foru Dekretuak, Bizkaiko Aldizkari Ofiziala arautzen duenak, 17.2.2.b) artikuluan xedatzen duenez, akats edo omisioek dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezakete, maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira.
Era horretako hutsak atzeman dira 2024ko urtarrilaren 10eko Ebazpen horretan, eta zuzendu egin behar dira, interesdunaren eskaerari eta espedienteko inguruabarrei egokitzeko.
Lurralde-ordezkaritza honetako energia-arloaren proposamenarekin bat etorriz.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako huts hauek zuzentzea:
a) Ebazpenaren izenburuan:
hau dio:
«Ebazpena [...], zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman eta onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.»
baina hau esan behar du:
«Ebazpena [...], zeinaren bidez onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.»
b) Ebazpenaren lehenengo aurrekarian:
hau dio:
«1.– [...] aurretiko administrazio-baimena, eraikuntzako administrazio-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.»
baina hau esan behar du:
«1.– [...] onura publikoaren deklarazioa eskatu zuen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.»
c) Ebazpen-zatian:
hau dio:
«1.– Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari, proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.
2.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazioak hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:
1.– Obrak egiteko, onartutako proiektua bete behar da, kasu bakoitzean eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda.
2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.
3.– Lanak amaitutakoan, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman, eta abian jartzeko akta egiteko.
4.– Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumenetako eta bestelako baimenak edo lizentziak eragotzi eta aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.»
baina hau esan behar du:
«1.– Onura publikokoa dela deklaratzea, zehazki, 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren babes eremuaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.
Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, ondasunak okupatu edo eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.»
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Bilbao, 2024ko urtarrilaren 26a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS