
24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (129 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
552
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira landare-kontserben enpresentzako laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren babesean. Agindu horren bidez, Ukraina inbaditzearen ondoriozko testuinguru ekonomikoak asko eragiten dien elikagai-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzen deialdia egiten da 2023. urterako.
Ikusi dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren IV. kapituluaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak, agindu horren bidez 2023ko ezohiko laguntzen deialdia egiten baita Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak asko eragiten dien elikadura-kateko sektoreentzat. Horrez gain, eskaera horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere aztertu da.
Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 8. oinarria aplikatuta eratu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez izendatu zen.
Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena egiteko, kontuan hartu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan ezarritako onargarritasun-irizpideak.
Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean zerrendatutako eskatzaileei landare-kontserben enpresentzako laguntzak ematea. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren IV. kapituluan daude jasota, eta eranskin horretan zuzeneko laguntza gisa emandako zenbatekoa zehazten da. Zenbateko osoa 73.000,00 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS