
24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
550
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen honetan antzemandako akatsak: Ebazpena, 2023ko azaroaren 24koa, zeinaren bidez argitara ematen baita toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Akatsak antzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 24ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitara ematen baita toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.
– 9.3 artikuluaren 2023/5409 (13/7) orrialdean, lehen esaldia zuzentzen da. Honela dio:
«3.– Prozedura ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da».
Baina honela esan behar du:
«3.– Prozedura ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten denetik aurrera. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da».
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS