
24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
544
240/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Carmen Pérez Ramos andrea Zeladoreen Arduradun kargutik kendu egin da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.
135/2011 Ebazpenaren bidez, M.ª Carmen Pérez Ramos andrea Zeladoreen Arduradun izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Carmen Pérez Ramos andrea Zeladoreen Arduradun kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urriaren 10ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko urriaren 9a.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentea,
ICIAR MARIA LARREA ARECHABALETA.
RSS