Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
543

AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 12koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzan «Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari laguntzea» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

2023ko urriaren 25eko Aginduaren bidez (2023ko azaroaren 15eko BOE; 2023ko azaroaren 13ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzan «Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari laguntzeko» lanpostua (370000 lanpostua, 1. dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, prozedura bete dela eta hautagaiek deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak bete dituztela egiaztatu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdia ebaztea, deialdiko lanpostua eranskinean aipatzen den Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionarioari esleituz.

Bigarrena.– Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 12a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

ERANSKINA.

Deialdia: 2023ko urriaren 25eko Agindua (2023ko azaroaren 15eko BOE; 2023ko azaroaren 13ko EHAA).

370000/1 esleitutako postua, «Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari laguntzea», Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzan.

Jatorrizko lanpostua: 480021/9 Prozesu eta Administrazio Kudeatzailea Gasteizko Zigor-arloko ZULUPean, zerbitzu-eginkizunetan.

Esleipendunaren datu pertsonalak:

Izena eta abizenak: Rafael Gonzalez Martín.

NAN: ***3518**


Azterketa dokumentala