Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
542

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2024. urterako tarifak.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2024ko urtarrilaren 18an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen dira haren xedapenak.

ERABAKIA

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2024. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurrien ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, bat etorriz Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduarekin, zeina baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoa baita (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2024. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2024. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga barne dela:

1.– Arrasateko Udala, Debagoiena eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

2.– Lazkao, Legorreta eta Ordiziako udalak, Goierri eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

3.– Alegia eta Tolosako udalak, Tolosaldea eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

4.– Zestoako Udala, Urola Erdia eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

5.– Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalak, Urola Kosta eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

6.– Vitoria-Gasteizko Udala:

(Ikus .PDF)

7.– Getxoko Udala:

(Ikus .PDF)

8.– Leioako Udala:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 18a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.


Azterketa dokumentala