
24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
541
AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzen dituena.
Aintzat hartuz Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuaren 30., 31., 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoa; eta Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak 2023ko otsailaren 24ko bileran onartutako dokumentuak ebaluatzeko taulen proposamenak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 22a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS