Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2024ko otsailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
540

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 22koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2024. urtean ezar ditzaketen tarifen zerrenda eguneratua eta kontsolidatua argitaratzen da.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan, ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehazten dira, eta ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkiekeen eginkizunak deskribatzen ditu. Dekretu hori martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluak honako hau ezartzen du: «Emakidadunek burutu ditzaketen azterketen tarifak dekretu hau garatzeko emandako xedapenetan aurreikusitakoak dira. Tarifok urtero eguneratuko dira ibilgailuen azterketaren alorrean arauek izan dezaketen bilakaeraren, aurrerapen teknologikoaren eta, hala dagokionean, kontsumoko prezioen indizeak izan ditzakeen aldaketen arabera.»

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 9ko Aginduak arautzen ditu zer-nolako tarifak ezar ditzaketen zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan. 2024. urtean, ezar daitezkeen tarifak Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2023ko abenduaren 12ko Ebazpenak ezartzen ditu. Ebazpen horren bidez, ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2024. urtean ezar ditzaketen tarifak eguneratzen dira. Ebazpen hori 2019ko abenduaren 9ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren babesean eman da, eta honako hau aurreikusten du:

«Ez bada horri buruzko agindurik ematen behar den urtean, orain eguneratutako tarifak urtero eguneratuko dira KPIaren gorabeheren arabera eta urtetik urterako urriko indizea oinarritzat hartuta. Eguneratutako tarifak indarrean jarriko dira urtarrilaren 1etik aurrera».

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2023ko abenduaren 12ko Ebazpena 2023ko abenduaren 28an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (246. zk.).

Bestalde, 2019ko abenduaren 9ko Agindu hori aldatu egin da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 16ko Aginduaren bidez, zeinak eginbide kontzeptuagatiko tarifa sartu baitu.

2024ko urtarrilaren 16ko Agindu horren Bigarren Xedapen Gehigarriaren bidez, «ahalmena ematen zaio Industria Administrazioaren arloan eskumena duen zuzendariari Euskal Autonomia Erkidegoaren aplikazio-eremuan Zerbitzuaren emakidadunek Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren arloan aplikatu beharreko tarifen zerrenda eguneratua eta kontsolidatua argitaratuko duen Ebazpena emateko».

Adierazitakoaren esparruan, eta azaldutako zuzenbideko oinarri, aipatutako agindu eta aplikazio orokorreko gainerako aginduen arabera, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 7. artikuluak zuzendaritza horri esleitzen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2024. urtean ezar ditzaketen tarifen zerrenda eguneratua eta kontsolidatua argitaratzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 22a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala