Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
522

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, berraztertzeko errekurtso bat jakinarazten duena (COVIDaren ondoriozko autonomoentzako deialdia 2020).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak eman duen ebazpenaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko uztailaren 29ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebatzi da; ebazpena honako deialdi honen babesean eman zen: COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduerak etenda geratu zaizkien norberaren konturako langileei edo langile autonomoi ez-ohiko laguntzak emateko deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen deialdia, 2020ko apirilaren 7ko bilkuran (2020-04-15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpena jakinarazten zaio interesdunari, eta jakinarazten zaio haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasiko den 2 hilabeteko epean.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 12a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala