Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
512

36/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2023ko abenduko lekualdatzeko-lehiaketako zikloko destinoen eskaintza, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Emergentzietako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoria/lanpostu funtzionala eskuratzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.

Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin ente publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen Emergentzietako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoria / lanpostu funtzionalerako, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldekoa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1 apartatuan xedatutakoari jarraituz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko abenduko zikloko destinoen eskaintza, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-aldeko Emergentzietako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriarako / lanpostu funtzionalerako, Ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.

Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko urriaren 31, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko, eta 2024ko otsailaren 21a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.

Lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenean araututakoari jarraikiz, 2024ko otsailaren 21era arte, 2023ko abenduko ziklo honi dagokionez.

Destinoen aukeraketa aldatzeko, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da.

2023ko abenduko ziklo honetan, 2024ko otsailaren 21era arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.

2023ko abenduko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2024ko otsailaren 21a amaitzen denean.

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala