Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2024ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZUMAIAKO UDALA
508

IRAGARKIA, Zumaiako zarataren mapari buruzko espedientearena.

Zumaiako Udalaren 2023ko abenduaren 20ko Tokiko Gobernu Batzordeak, ezohiko batzarrean ondorengo erabakia hartu zuen:

Lehenengoa.– Zumaiako zarata-mapa hasieran onestea.

Bigarrena.– Erabaki hau GAOn eta EHAAn argitaratzea, eta jendaurrean jartzeko hilabeteko epea irekitzea, herritarrek egoki iritzitako alegazioak eta oharrak aurkez ditzaten, Zaratari buruzko 37/2003 Legearen 5. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Gai honi buruzko espedientea epe horretan kontsultatu daiteke Zumaiako Udalaren bulego teknikoetan (Foruen Plaza 1), baita udalaren web orrian ere (www.zumaia.eus)

Zumaia, 2024ko urtarrilaren 16a.

Alkatea,

IÑAKI OSTOLAZA ESNAL.


Azterketa dokumentala