
22. zk., 2024ko urtarrilaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
504
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean bideratutako 545/2023 prozedura arruntean dauden interesdunak.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalera bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
545/2023 prozedura arrunta. Agindu honen aurkako errekurtsoa: Agindua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, ezetsi egiten duena Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa (Agindua, 2022ko azaroaren 17koa, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako).
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.
RSS