Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2024ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
492

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 12koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2023ko laguntzak.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendariaren 2023ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2023ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.

Ebazpenak erakunde adjudikaziodunei jakinarazi ondoren, eta Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duen ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 13.6 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2023ko maiatzaren 3ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2023ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 12a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

NOEMI OSTOLAZA ARCAUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala