Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2024ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
491

3/2024 DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, lehendakariarena, zeinaren bidez eguneratzen baitira Eusko Jaurlaritzak Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan izango dituen ordezkariak.

Lehendakariaren ekainaren 4ko 29/2021 Dekretuaren bidez, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza izendatu zen.

Ondoren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren titularra aldatu da, eta, hori dela eta, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 85.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hau Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa:

Titularra: Nerea Melgosa Vega andrea, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko urtarrilaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala