
22. zk., 2024ko urtarrilaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
490
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 17koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak onartzen dituena.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak 2023ko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2023-09-11, 173. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.
Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko emaitzak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko abenduaren 21eko Ebazpenaz (EHAA, 2023-12-29, 247. zk.) onartu ziren, eta Azterneten eman ziren ezagutzera.
Erreklamazioa egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztutako erreklamazioak aztertu dira. Horregatik guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
1.– Azternet aplikazioan ezagutzera ematea zer erreklamazio egon diren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra.
2.– Azternet aplikazioan ezagutzera ematea hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak.
Interesdunek Azterneten kontsultatu beharko dituzte nork bere azterketen behin betiko emaitzak, eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitzak ere: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) > Emaitzak».
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsorik jarri nahi izanez gero, Azterneten bidez aurkeztu beharko da, epe horren barruan: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) > Erreklamazio edo errekurtso berria».
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 17a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.
RSS