
22. zk., 2024ko urtarrilaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
489
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketari buruzko 2023ko abenduaren 1eko Ebazpena zuzentzekoa.
GERTAKARIAK
Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 19ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko. Plaza horietako bat 3. zenbakiduna zen, erakundearen barruko kudeaketan AGC8L1 – D00021-9 kodearekin identifikatzen dena, Historia Garaikidea jakintza arlokoa.
Bigarrena.– Deialdiko oinarrien II. eranskinean akats bat aurkitu dugu, epaimahai titularreko kide den María Ángeles Lario González irakaslearen kategorian. Lario andrea «unibertsitateko irakasle titularra» dela agertzen da, baina «unibertsitateko katedraduna» dela jarri behar luke.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko emandako ebazpena dela bide (2021eko otsailaren 12ko EHAA).
Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:
Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Zuzentzea epaimahaiko kide baten kategoria 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren II. eranskinean agertzen den plaza batean, hain zuzen ere barne kudeaketarako AGC8L1 – D00021-9 kodeaz identifikatutakoan. Honela zuzendu behar da:
Hau dioen lekuan:
Plazak betetzeko lehiaketarako epaimahaia. Kategoria: Irakaslego Agregatua. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Kodea: AGC8L1 – D00021-9.
Batzorde titularra:
Mikel Urquijo Goitia. Unibertsitateko Katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Ruben Vega García. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Oviedoko Unibertsitatea.
Montserrat Huguet Santos. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
María Ángeles Lario González. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Victor Manuel Amado Castro. Irakaslego Agregatua. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Mariano Esteban de Vega. Unibertsitateko Katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.
Javier Ugarte Tellería. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
J.M.ª Beascoechea Gangoiti. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Ángeles González Fernández. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Teresa M.ª Ortega López. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Beste hau esan behar du
Plazak betetzeko lehiaketarako epaimahaia. Kategoria: Irakaslego Agregatua. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Kodea: AGC8L1 – D00021-9.
Batzorde titularra:
Mikel Urquijo Goitia. Unibertsitateko Katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Ruben Vega García. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Oviedoko Unibertsitatea.
Montserrat Huguet Santos. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
María Ángeles Lario González. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Victor Manuel Amado Castro. Irakaslego Agregatua. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Mariano Esteban de Vega. Unibertsitateko Katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.
Javier Ugarte Tellería. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
J.M.ª Beascoechea Gangoiti. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Ángeles González Fernández. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Teresa M.ª Ortega López. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Bigarrena.– Jakinaraz bekio ebazpen hau dagokion sailari eta argitara bedi unibertsitatearen webgunean (Irakasleak- Tramitean diren deialdiak). Har beza kontuan hala dagokion Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuko atalak.
Errekurtsoak:
Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.
Leioa, 2024ko urtarrilaren 18a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS