
22. zk., 2024ko urtarrilaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
485
671/2023 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Aintzane Telleria Echeveste andrea Gainbegirale kargutik kendu egin den, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Maiatzaren 4ko 398/2021 Ebazpenaren bidez Aintzane Telleria Echeveste gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, Irungo Erdialdeko Anbulatorioko Lehen Mailako Arretan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aintzane Telleria Echeveste andrea Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko irailaren 17ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2023ko irailaren 15a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.
RSS