Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
476

2399/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Unai Iriondo Igerabide jauna izendatzen baita, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Ospitaleko Erradiofisikako Zerbitzu Sanitarioko burua lanpostua Euskadiko Protonterapia Proiektuan betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 1842/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ospitaleko Erradiofisikako Zerbitzu Sanitarioko burua lanpostua Euskadiko Protonterapia Proiektuan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2023ko urriaren 11ko EHAA, 195. zk. eta 2023ko urriaren 20ko BOE, 251. zk.).

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Unai Iriondo Igerabide jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, Ospitaleko Erradiofisikako Zerbitzu Sanitarioko burua lanpostua Euskadiko Protonterapia Proiektuan betetzeko, 26410. lanpostuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren Hirugarren Arau Komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Unai Iriondo Igerabide Ospitaleko Erradiofisikako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, destinoa Euskadiko Protonterapia Proiektua izanda, 26410. lanpostuan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazo ezean eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, Donostialdeko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendaritzaordeari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala