Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
461

2382/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak eta esleitzen diren behin betiko destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako / lanpostu funtzionaleko 2023ko martxoko zikloko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategoria/lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria/lanpostu funtzionala sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 342/2023 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA, 71. zk.), zeina apirilaren 20ko 387/2023 Ebazpenak (maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.) eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenak (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.) aldatu baitzuten, 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 29ko 1589/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratu ziren eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9.8 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionalaren/kategoriaren destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda, urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskinean jasotakoa kontuan hartuta. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea baztertutako langileen behin betiko zerrenda, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko ziklorako. Zerrenda horretan, baztertzeko arrazoiak adierazten dira, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez. Aipatutako destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 342/2023 Ebazpenean jasotakoak dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoari jarraiki, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala