Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2024ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
421

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketari buruzko 2023ko abenduaren 1eko Ebazpena zuzentzeko dena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 1eko ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 19ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko; horien artean, 60. zenbakiduna zelarik, erakundearen barruko kudeaketan AGC8L1 – D000224-14 kodearekin identifikatzen dena, Elektronika jakintza arlokoa.

Bigarrena.– Kasuan kasuko deialdiaren oinarrien I. eranskinean, errakuntza antzeman da aipatutako zenbakiko plazan, «89» agertu beharrean, «88» agertu behar baita.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako ebazpenak (2021eko otsailaren 12ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

«Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea, 2023ko abenduaren 1eko ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarrien I. eranskinean barne ondorioetarako AGC8L1 – D000224-14 kodeaz deskribatutako lanpostuaren profila osatzen duten irakasgaiak eta honetara zuzenduta:

Hau dioen lekuan:

Plaza zenbakia: 89. Kodea: AGC8L1 – D00224-14. Kategoria: Irakasle agregatuak. Jakintza arloa: Elektronika. Saila: Elektrizitatea eta Elektronika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Irakatsi beharreko irakasgaiak: «Konputaziorako Sarrera» eta «Ingeniaritza elektrika eta elektronikoaren oinarriak». Beste hau jarri behar da:

Plaza zenbakia: 88. Kodea: AGC8L1 – D00224-14. Kategoria: Irakasle agregatuak. Jakintza arloa: Elektronika. Saila: Elektrizitatea eta Elektronika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Irakatsi beharreko irakasgaiak: «Konputaziorako Sarrera» eta «Ingeniaritza elektrika eta elektronikoaren oinarriak».

Bigarrena.– Jakinaraz dakion honako ebazpen hau dagokion sailari eta argitara dadin Unibertsitatearen webgunean (Irakasleen atala – tramitean diren Deialdiak). Har beza kontuan hala dagokion Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuko atalak.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2024ko urtarrilaren 18a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala