Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2024ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
417

71/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Itziar Arce Gómez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Medikuntza Intentsiboko Unitatearen Gainbegirale kargutik kendu egiten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

660/2021 Ebazpenaren bidez, Itziar Arce Gómez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Medikuntza Intentsiboko Unitatearen Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Itziar Arce Gómez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Medikuntza Intentsiboko Unitatearen Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eskerrak emanda egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urtarrilaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 11.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala