Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2024ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
415

81/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita Eduardo Zubizarreta Alberdi jaunak aurkeztutako ukoa, Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoa izateari dagokionez.

Ikusita Eduardo Zubizarreta Alberdi jaunak aurkeztu duen ukoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari dagokionez Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista kategorian, abenduaren 1ean, eta 2023ko abenduaren 11n sartu zen Osakidetzako erregistroan, honako aurrekari hauek aplikatu behar zaizkio

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eduardo Zubizarreta Alberdi jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoa izan da, Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista kategorian, eta 2004ko irailaren 21ean jabetu da lanpostuaz Berriatuko (kontsultategia) Barrualdeko Eskualdean (orain Barrualde-Galdakaoko ESI).

Bigarrena.– 2023ko abenduaren 29an, Eduardo Zubizarreta Alberdi jaunaren idazki bat sartu zen Zuzendaritza Nagusian. Idazki horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari uko egiten zion Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista kategorian.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako ukoa ebaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Uko egiteko idazkia garaiz eta behar bezala aurkeztu da, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. eta 22. artikuluen arabera.

Halaber, Eduardo Zubizarreta Alberdi jauna interesduna da prozeduran, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– Osasun zerbitzuetako estatutupeko langile finkoen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, uko egiteak estatutupeko langile finkoa izateari uztea dakar.

Hala ere, estatutupeko langile izateari uko egiteak ez du galarazten berriro izaera hori lortu ahal izatea ezarritako hautaketa-prozeduren bidez.

Ildo beretik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 63. artikuluan eta horrekin bat datozenetan, uko egitea karrerako funtzionario izaera azkentzeko arrazoi gisa jasota dago.

Osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, estatutupeko langile izateari uko egitea borondatezko egintza da, eta uko egitea gauzatu nahi den eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu behar da.

Era berean, ezartzen da uko egitea epe horretan onartzen dela, baldin eta interesduna ez badago diziplina-espediente baten mende edo haren aurka prozesatze-autoa edo ahozko judizioa irekitzeko autoa eman ez bada, ustez delitu bat egin duelako bere eginkizunetan.

Beraz, langilearen espedientea aztertu ondoren eta Eduardo Zubizarreta Alberdi jaunak aurkeztutako idatzia ikusita

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Eduardo Zubizarreta Alberdi jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista kategorian estatutupeko langile finkoa izateari uzteko eskaera, 2024ko urtarrilaren 15eko lanaldia amaitzen denetik aurrera.

Bigarrena.– Deklaratzea Eduardo Zubizarreta Alberdi jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izaera galdu duela, Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista kategorian, 2024ko urtarrilaren 15eko lanaldiaren amaieratik aurrerako ondorioekin.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzari, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea Eduardo Zubizarreta Alberdi jaunari, eta adieraztea ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, honako hauen babesean: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikulua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hala ere, beste edozein zuzenbide-oinarri erabil daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala