
19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
411
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, egiaztapen-prozedura amaitzen da.
Aipatutako egintza horren jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián), betiere aurretiazko hitzordua hartuta 943 02 25 64 telefonoan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.
Halaber, hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 12a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
AROA JILETE GONZÁLEZ.
RSS