
19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
410
IRAGARKIA, turismo-erabilerako etxebizitza partikularretako logeletako ostatuari alegazioak egiteko epea ezartzeko erabakia jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunari 15 egun balioduneko epea ematea, bere eskubide eta interesen alde alegazioak aurkezteko eta egiaztapen-prozedurari hasiera ematen dion ebazpenaren eta aipatutako udal ebazpenaren testu osoa eskuratzeko. Gipuzkoako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegora joango da (Easo kalea 10, Donostia).
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen horrek.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 12a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
AROA JILETE GONZÁLEZ.
RSS