
19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
407
IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako G 42 2023 S zehapen-prozeduraren ebazpena jakinarazten baita.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ebazpena eman du, 2023ko azaroaren 28an, osasun-araudiko baldintzak ez betetzeagatik hasitako zehapen-espedienteari lotuta.
Hainbat saio egin dugun arren, NAN: 15241778T zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedientearen ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Legezko ohartarazpenak.
Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean aurkez daiteke, edo, bestela, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztergai egongo da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren etorbidea 35, 2. solairua, Donostia / San Sebastian. Aholkularitza Juridikoa).
Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe honetan egin beharko dutela ordainketa: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16tik azkeneko egunera bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea amaitu eta halakorik jarri ez denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri badute, hura ezetsi dela jakiten duten egunean.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Gipuzkoako Ordezkaritzan.
Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguak aplikatuko dira.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. eta 46 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia / San Sebastian, 2024ko urtarrilaren 10a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria ordeztuz.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordea,
ELENA ALBISUA CORTAZAR.
RSS