
19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
400
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzen duena.
Bilbo-Basurtu ESIko Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskabidea jaso da. Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduak (Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak akreditatzekoak) xedatutakoaren arabera eta martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuak (Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak) 8.2.d) artikuluan esleitutako eginkizunak betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehengoa.– Batzorde horren kideak aldatzea eta honako hauek berrestea kide gisa:
Batzordeburua:
Ana Aguirrezabal Arredondo andrea. Farmaziako doktorea. Ospitaleko farmaziako espezialista.
Buruordea:
Sonia Bustamante Madariaga andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Psikiatriako espezialista.
Idazkari teknikoa:
Iñigo Ramón Gorostiza Hormaeche jauna. Farmazian lizentziaduna. Ikerketa Batzordeko kidea.
Kideak:
Ignacio Díez González jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Kardiologiako espezialista.
Juan Bautista Etxebarria Sagastagoitia jauna. Zuzenbidean lizentziaduna.
Ana Gutiérrez Amorós andrea. Medikuntzan lizentziaduna. Pediatriako espezialista.
Elena Galve Calvo andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Onkologia medikoko espezialista.
Luis Carlos Álvaro González jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Neurologiako espezialista. Laguntza etikoko Batzordeko kidea.
Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andrea. Medikuntzan lizentziaduna. Familia eta komunitateko medikuntzako espezialista.
Elena Ruiz de Velasco Artaza andrea. Farmazian lizentziaduna. Ospitaleko farmaziako espezialista. Lehen mailako arretako farmazialaria.
Maria Luz García Vivar andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Erreumatologiako espezialista.
Verónica Tíscar González andrea. Erizaintzan diplomaduna.
Ana María Rodríguez Núñez andrea. Erizaintzan diplomaduna.
Gonzaga Garay Aramburu jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Oftalmologiako espezialista.
Bigarrena.– 2022ko otsailaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (41. zk.) argitaratutako Osasuneko sailburuordearen 2022ko otsailaren 15eko Ebazpenean ezarritakoaren arabera emandako akreditazioa berrestea.
Hirugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.
Laugarrena.– Era berean, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio osasuneko sailburuari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 10a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.
RSS