
19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
399
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalei zuzendutako 2023ko ekitaldiko laguntzetarako.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduak 2023ko ekitaldirako dirulaguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzat, euskal nekazaritza sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gizarte-solaskide gisa egindako lana dela eta.
Agindu horren bederatzigarren ebazpen-zatiak ezarritakoa betetzeko, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. apartatuko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorrita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduak araututako laguntzen onuradunak diren erakunde profesionalen zerrenda argitaratzea (eranskina), guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Agindu horrekin deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalei zuzendutako 2023ko ekitaldiko laguntzetarako.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
RSS