
19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
395
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketari buruzko 2023ko abenduaren 1eko Ebazpena zuzentzeko dena.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 1eko Erabakiaren bidez (2023ko abenduaren 19ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko; horien artean, 24. zenbakiduna zelarik, erakundearen barruko kudeaketan AGC8L1 – D00048-22 kodearekin identifikatzen dena, Didaktika eta Eskola Antolakuntza jakintza arlokoa.
Bigarrena.– Deialdiaren oinarrien I. eranskinean errakuntza antzeman da profila osatzen duten ikasgaietako batean. Izan ere, «Ikastetxearen antolaketa» agertu beharrean «Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak lehenengo hezkuntzan» jarri behar da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, erabaki hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako erabakiak (2021eko otsailaren 12ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.
Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:
«Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Zuzentzea, 2023ko abenduaren 1eko ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren I. eranskinean, barne kudeaketarako AGC8L1 – D00048-22 kodeaz identifikatutako plazaren profila osatzen duten irakasgaiak eta honetara zuzenduta:
hau dioen lekuan:
Plaza zenbakia: 24. Kodea: AGC8L1 – D00048-22. Kategoria: Irakasle agregatuak. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Irakatsi beharreko irakasgaiak: «Ikastetxearen antolamendua».
beste hau jarri behar da:
Plaza zenbakia: 24. Kodea: AGC8L1 – D00048-22. Kategoria: Irakasle agregatuak. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Irakatsi beharreko irakasgaiak: «Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehenengo Hezkuntzan»
Bigarrena.– Jakinaraz dakion honako erabaki hau dagokion sailari eta argitara dadin Unibertsitatearen webgunean (Irakasleen atala - tramitean diren Deialdiak). Har beza kontuan hala dagokion Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuko atalak.
Errekurtsoak:
Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.
Leioa, 2024ko urtarrilaren 19a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS