Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
393

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketari buruzko 2023ko abenduaren 14ko Ebazpena zuzentzekoa.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 29ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko. Plaza horietako bat 20. zenbakiduna zen, erakundearen barruko kudeaketan AGC8L1 – D00310-23 kodearekin identifikatzen dena, Makina eta Motor Termikoak jakintza arlokoa.

Bigarrena.– Deialdiko oinarrien I. eranskinean, 20. plazan, akats bat antzeman dugu. Izan ere, egin beharreko irakaslan eta ikerlanetan «Termodinamika» eta «Ingeniaritza Termikoa» jartzen du, baina «Klimatizazio eta Aireztapen Instalazioak» eta «Ingeniaritza Termikoa» jarri behar luke.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko emandako ebazpena dela bide (2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenenengoa.– Zuzentzea, 2023ko abenduaren 14ko Erabakiaren bidez onartutako deialdiaren II. eranskinean, barne kudeaketarako AGC8L1 – D00310-23 kodeaz identifikatutako plazaren xehetasunak, honela zuzendu ere:

Hau dioen lekuan:

Plazaren zenbakia: 20. Kodea: AGC8L1 – D00310-23. Kategoria: Irakasle Agregatua. Jakintza arloa: Makina eta Motor Termikoak. Saila: Energia Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Termodinamika» «Ingeniaritza Termikoa».

Beste hau jarri behar du:

Plazaren zenbakia: 20. Kodea: AGC8L1 – D00310-23. Kategoria: Irakasle Agregatua. Jakintza arloa: Makina eta Motor Termikoak. Saila: Energia Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Ingeniaritza Termikoa» eta «Klimatizazio eta Aireztapen Instalazioak».

Bigarrena.– Jakinaraz bekio erabaki hau dagokion sailari eta argitara bedi unibertsitatearen webgunean (Irakasleak-Tramitean diren deialdiak). Har beza kontuan hala dagokion Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuko atalak.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2024ko urtarrilaren 18a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala