Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
392

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketari buruzko 2023ko abenduaren 1eko Ebazpena zuzentzeko dena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 1eko ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 19ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko; horien artean, 26. zenbakiduna zelarik, erakundearen barruko kudeaketan AGC8L1 – D00048-32 kodearekin identifikatzen dena, Didaktika eta Eskola Antolakuntza jakintza arlokoa.

Bigarrena.– Deialdiaren II. eranskinean, izendatu beharreko epaimahaiaz ari den eranskinean, errakuntza antzeman da ordezko epaimahaiaren osaeran

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, erabaki hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako erabakiak (2021eko otsailaren 12ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

«Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea, 2023ko abenduaren 1eko ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren II. eranskinean, barne kudeaketarako AGC8L1-D00048-32 kodeaz identifikatutako plazaren epaimahaiko ordezko kideen zerrenda, honela zuzendu ere:

Hau dioen lekuan:

26.– Plazak betetzeko lehiaketarako epaimahaia. Kategoria: Irakasle agregatuak. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Kodea: AGC8L1 – D00048-32.

Batzorde titularra:

Luis Mariano Torrego Egido. Unibertsitateko katedraduna. Valladolideko unibertsitatea.

Cristina Arriaga Sanz. Unibertsitateko irakasle titularra. UPV/EHU.

Ana Luisa López Vélez. Irakasle agregatua. UPV/EHU.

Pablo Cortes González. Unibertsitateko irakasle titularra. Malagako Unibertsitatea.

Jesús Domingo Segovia. Unibertsitateko katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

José Miguel Correa Gorospe. Unibertsitateko katedraduna. UPV/EHU.

Analía Elisabeth Leite Mendes. Unibertsitateko irakasle titularra. Malagako Unibertsitatea.

Sebastia Verger Gelabert. Unibertsitateko irakasle titularra. Universitat de les Illes Balears

Jesús Domingo Segovia. Unibertsitateko katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

Nere Amenabar Perurena. Irakasle agregatuak. UPV/EHU.

Beste hau jarri behar da:

26.– Plazak betetzeko lehiaketarako epaimahaia. Kategoria: Irakasle agregatuak. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Kodea: AGC8L1 - D00048-32.

Batzorde titularra:

Luis Mariano Torrego Egido. Unibertsitateko katedraduna. Valladolideko unibertsitatea.

Cristina Arriaga Sanz. Unibertsitateko irakasle titularra. UPV/EHU.

Ana Luisa López Vélez. Irakasle agregatuak. UPV/EHU.

Pablo Cortes González. Unibertsitateko irakasle titularra. Malagako Unibertsitatea.

Jesús Domingo Segovia. Unibertsitateko katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

Ordezko epaimahaia:

José Miguel Correa Gorospe. Unibertsitateko katedraduna. UPV/EHU.

Analía Elisabeth Leite Mendes. Unibertsitateko irakasle titularra. Malagako Unibertsitatea.

Sebastia Verger Gelabert. Unibertsitateko irakasle titularra. Universitat de les Illes Balears

Rosario Mérida Serrano. Unibertsitateko katedraduna. Kordobako Unibertsitatea

Arkaitz Lareki Arcos. Irakasle osoa. UPV/EHU.

Bigarrena.– Jakinaraz dakion honako erabaki hau dagokion sailari eta argitara dadin Unibertsitatearen webgunean (Irakasleen atala - tramitean diren Deialdiak). Har beza kontuan hala dagokion Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuko atalak.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2024ko urtarrilaren 18a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala