Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
391

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 17koa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, Lan Harremanen Kontseiluan enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren deialdiaren esleipenaren xede den lanposturako hautatutako pertsonaren behin betiko izendapena onartzen duena (Negoziazio Kolektiboko teknikari lanpostua).

Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2023ko abenduaren 20ko Ebazpenari, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren bidez negoziazio kolektiboko teknikari lanposturako hautatutako pertsonaren behin-behineko izendapena onartzekoari, erreklamazioak aurkezteko epea amaitu da, eta ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko izendapena egin behar da.

Horregatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hautatutako pertsonaren behin betiko izendapena onartzea. Izendapen hori Lan Harremanen Kontseiluaren webgunean dago: https://www.crl-lhk.eus/el-consejo/empleo

Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorren hamabigarren klausulan ezarritakoaren arabera, hamar egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hautatuak Lan Harremanen Kontseiluari aurkez diezazkion hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren gaitasun- eta betekizun-baldintzak egiaztatzen dituzten agiriak, aipatutako atalean adierazitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Lan Harremanen Kontseiluaren webgunean argitaratzea.

Bilbao, 2024ko urtarrilaren 17a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

EMILIA M. MÁLAGA PÉREZ.


Azterketa dokumentala