
19. zk., 2024ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
390
1895/2023 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Mónica Blas Robledo andreari esleitzen zaion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko dagozkion Irakaskuntza Unitateko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko (Emagina) Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Ikasketa Buruzagitzaren funtzioak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 624/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko dagozkion Irakaskuntza Unitateko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko (Emagina) Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Ikasketa Buruzagitzaren funtzioak lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Hautaketa Batzordeak aurkeztutako funtzio horien eskatzaile bakarra, baita dagokion izendapen-proposamena ere, eta Mónica Blas Robledo andreak dituen ezagutza akademiko zein profesionalak kontuan izanik, Osakidetzaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren (Emagina) Ikasketa Buruzagitzaren funtzioak esleitzea bidezkoa da.
Aintzat hartuta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komuna, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta 34/2012 Dekretua, martxoaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzekoa, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Mónica Blas Robledo andreari esleitzen zaizkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko dagozkion Irakaskuntza Unitateko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko (Emagina) Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Ikasketa Buruzagitzaren funtzioak.
Bigarrena.– Eginkizun esleipen honek egun honetan izango du eragina: 2023ko urriaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako eran.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17 artikuluaren arabera, Ebazpen honen bidez esleitzen diren eginkizunak betetzeak, berez, kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro aztertuko zaizkiola zeregin horretan ari denari; hain zuzen ere, lau urtean behin.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS