Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
380

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 10ekoa, zeinaren bidez jakinarazten baita 48/2023/259 zehapen-espedientean eman zen 2023ko abenduaren 13ko Ebazpena, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Aipatutako espedientea Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez amaitu da. Izan ere, ebazpen horretan erabaki zen I482023000025849 zenbakidun arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea eta enpresari 120.006,00 euroko zehapena ezartzea, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.3 artikuluaren arabera arau-hauste oso astuna egiteagatik.

Enpresari jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, bere lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bidez, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Era berean, jakinarazten zaio, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea baliatuko ez badu, ezarritako zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/y22-pay/eu/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet?p12iIdioma=eu. Ordaintzeko azken eguna 2024-03-09 da, eta ordaintzeko behar diren datuak honako hauek dira:

• Zerga-bilketako Prozeduraren Kodea (ZPK): 9050794

• Entitate igorlea: 04833001-522

• Erreferentzia: 4823025900220

• Identifikazioa: 090324

• Zenbatekoa: 120.006,00 euro.

Hala egiten ez badu, premiamendu-egintza betearazlea eskatuko da zehapena kobratzeko, eta berehala sortuko dira premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 10ekoa.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala