
17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
360
IRAGARKIA, Ferrovial Construcciones SA eta Lurpelan Tunnelling SA Aldi Baterako Enpresa Elkartearen jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: VDP-B-2023-0057.
Erakunde eskatzailea: Ferrovial Construcciones SA eta Lurpelan Tunnelling SA Aldi Baterako Enpresa Elkartea.
Jarduera: obra hidraulikoak.
Jardueraren kokapena: Barakaldo (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Galindo ibaia.
Isurketa puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):
X: 500.060; Y: 4.792.613.
Baimendutako isurketa mota eta bolumena: ur industrialak (240 m3/urteko).
Jardueraren deskribapena: Ferrovial Construcciones SA eta Lurpelan Tunnelling SA Aldi Baterako Enpresa Elkarteak baimena eskatu du Barakaldon (Bizkaia) galeria egitetik datozen industriako hondakin-urak isurtzeko, tratamendu fisiko-kimikoa egin ondoren. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu du.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek erreklamazioak aurkeztu eta espedientea aztertu ahal izan dezaten adierazitako epean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo Mendebaldeko kantaurialdeko arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao) eta han egongo da espedientea ikusgai, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Bilbao, 2024ko urtarrilaren 9a.
Zuzendari nagusia.
FE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).
Isurketa arloko arduraduna,
JOSÉ ERRAZKIN GUILLORME.
RSS