Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
359

IRAGARKIA, J. Ramón Anasagasti SL-k jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: VDP-B-2019-0064.

Erakunde eskatzailea: J. Ramón Anasagasti SL.

Jarduera: Burgoabaso eraikuntzako hondakin geldoen zabortegia.

Jardueraren kokapena: Bermeo (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: izenik gabeko erreka.

Isurketa puntua [(ETRS89) UTM koordenatuak].

Hiriko hondakin-urak edo antzekoak: X: 542.577 Y: 4.793.407.

Ur industrialak X: 542.577 Y: 4.793.407.

Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak (10 m3/urteko) eta ur industrialak (27.919 m3/urteko).

Jardueraren deskribapena: J. Ramón Anasagasti SL enpresak baimena eskatu du Bermeoko udalerriko (Bizkaia) Burgoabaso izeneko eraikuntzako hondakin geldoen zabortegitik datozen ur sanitario eta industrialak isurtzeko, kutsadura murrizteko programa batean oinarrituta.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek erreklamazioak aurkeztu eta espedientea aztertu ahal izan dezaten adierazitako epean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo Mendebaldeko kantaurialdeko arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao) eta han egongo da espedientea ikusgai, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Bilbao, 2024ko urtarrilaren 9a.

Zuzendari nagusia.
FE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena)

Isurketa arloko arduraduna,

JOSÉ ERRAZKIN GUILLORME.


Azterketa dokumentala